2010/05/26

ABESTI INTERESGARRIEN ZERRENDA

Haur eta gazteekin jolas eta kirol ezberdinak lantzerakoan, erabili ditzakegun abesti multzoa aurkituko dugu ondorengo musika programan. Bertan agertzen diren abestiak edozein saiotan erabiltzeko erabat aproposak dira. Hauen artean ken zazpi edota Tapia eta Leturiaren kantak aurkituko ditugu.

2010/05/23

NERO ERABILTZEKO TUTORIALA.

Ondoren aurkituko dugun bideoan, Nero grabatzailea era egoki batean nola erabil dezakegun ikusiko dugu. Bideo oso erabilgarria duzue bertan, programa honen nondik norakoak era argi batean azaltzen baitu.

2010/05/22

ABESTI BILDUMA

Abesti bilduma eder bat argitaratu dugu sarrera honetan. Bertan, haur eta gazteekin hainbat ariketa ezberdin lantzeko abestiak aurkituko ditugu. Benetan bideo oso aproposak dira. 

UNIBERTSITATEA KOKATU !!

Kasu honetan,Bilboko irakasleen eskola non kokatzen den erakutsi nahi dizuegu. Mapa beste hainbat leku kokatzeko erabil dezakezue.






Eritz-en Mapa

IKASLEAK HERRI KIROLAK LANTZEN

Ikasleekin sortutako herri kirolen txapelketa bat aurkituko dugu hurrengo bideoan. Kasu honetan, bideo youtuben kokatu dugu eta ondoren eskura dezuen blogean txertatu. Idei bikainak har daitezke mota honetako bideoak eskura izanda.

ARGAZKI BILDUMA

Gure argazkien bilduma era dibertigarri batean txertatzea erabaki dugu. Bertan Deustuko ikastolako haurrak aurkituko ditugu kirol eta jolas ezberdinak lantzen eta nola ez Herri kirolen argazki ezberdinak.


2010/05/05

TESTU BIRSARTUA


Testu birsartu honen bitartez, Arantzazuko adiskideen elkarteak antolatu dituen mendi irteerei buruzko berri eman nahi dizuegu.
Arantzazuko Adiskideak elkarteak, haur eta gazteentzat prestatutako, sei mendi irteera antolatu ditu 2010erako, eta igandean dute lehenengoa: Larrez larre. Artzainen inguruko jakingarriak emango dituzte, eta Gomiztegi artzain eskola bisitatuko dute, besteak beste. Arantzazuko Santutegia Hoteletik irtengo dira, 09:00etan, eta nahi duen orok parte har dezake. Argibideak: www.arantzazukosantutegia.org.

2010/05/04

EUSKAL HERRITIK AMERIKETARA.POWER POINTA

Kasu honetan, aurtengo ikasturtean, taldean sortu dugun aurkezpen bat editatu nahiko nuke. Inmigrazioaren gaia lantzen da bertan eta horretarako, euskaldunek ameriketara eginiko bidaiak jorratzen dira. Oso interesgarria!!Euskal herritik
View more presentations from Landeta06.

EUSKAL JOLASEN POWER POINTA

Hemen aurkitu dezakezuten Power Pointean, Euskal herriko hainbat jolasen deskribatzen dira. Nire ustez, erabat baliagarria eta dibertigarria izan daiteke, modu honetako Power Pointa gure eskuetan edukitzea.
JOLASAK
View more presentations from anetxe.

2010/05/03

HERRI KIROLEN BIDEOA

Ondoren aurkitzen dugun bideoan, euskal herri kirolen erakusketa bat topatuko dugu.

ADI EGON !!

Ez geratu atzean. Etengabe mugitzen.

2010/04/28

BITAKORAK

Lantzen ari garen gaiarekin, erlazioa duten 2 bitakoren aipamena egin nahiko nuke honako sarrera honetan. Bata, bizi osasuntsu, kirolez gozatu du izenburutzat eta besteak berriz, jolasak eta jokuak . Bi bitakora hauek, aukeratu ditut bai eduki zein estetika aldetik oso komenigarriak eta erakargarriak iruditu zaizkidalako. Disfruta itzazue!!




JARDUEREN TAULA

Honako taula honekin, gure eskolako ikasleekin eginiko irteera bat antolatu nahi dugu. Modu honetan, gure ikasleak, 3 talde hetereogeneotan banatuko ditugu eta elkarrekin egingo dituzte, kirol eta jolas guztiak.

TALDEAA TALDEAB TALDEAC TALDEA
Mendi irteera18:00/19:3015:00/17:3012:00/13:30
Kirol anitza10:00/11:3018:00/19:3015:00/17:30
Herri kirolak12:00/13:0010:00/11:3018:00/19:30
Igeriketa15:00/17:3012:00/13:3010:00/11:30

2010/04/21

GORPUTZA ETA JOLASAK LANTZEN DUTEN 2 WEBQUEST.

Gure gaiarekin erlazioa duten pare bat webquest aurkituko ditugu honako sarrera honetan. Lehenengoan, gorputza lantzen da eta bigarrenean berriz, jolaz ezberdinen bitartez, kulturartekotasuna lantzen da. Bi webquest hauek aukeratu ditut, era egoki batean aztertzen dutelako gorputza eta baita mugimendua ere. Gainera, lehen hezkuntzarako erabat egokiak diren webquest aurkituko ditugu. Azkenik, bi webquest hauek, nondik lortu ditudan aipatu nahiko nuke. Egilea, PHPWebquest dugu eta http://www.phpwebquest.org/euskera/procesa_index_autor.php orrialdean aurki ditzazkegu.


2010/03/24

MAPA KONTZEPTUALA.


Honako sarrera honetan, informazioa tratatzeko eta teknologia digitalak erabiltzeko gaitasunen mapa kontzeptuala garatuko dugu. Honen helburua, lantzen ari garen gaitasun hau edozein momentutan erabiltzeko aukera izatea da.